Wednesday, 05 June 2013 18:57

Familia

 

Ez dira gauza beraiek aztoratzen gaituztenak, beraiekiko ditugun iritziak baizik.

EPICTETO (k.o. I mendea)

GUZUn uste dugu gure pertzeptzioen, sinismenen eta jokabideen bidez norbanakoak errealitate propioak eraikitzen dituela. Errealitateak mapak dira, ez lurraldeak.

Gainera, familiak etengabe elkar harremantzen diren pertsona multzoen sistemak dira eta sistema barruan edonolako aldaketak, sistema horretako partaideetan eragiten du.

Familia sistemak batzuetan bizi dituzten zailtasunak, bizitza ziklo eta egoera anitzetara eta bizitzak aurkezten dituen zailtasunetara egokitzeko moduak dira. Batzuetan modu hoiek arazoak sortzen dituzte.

Familia terapia, familiartekoei zuzendutako laguntza zerbitzua da. Familiartekoen artean familia barnekoak (gurasoak, seme-alabak, anai.arrebak, guraso ordezkoak…) eta laguntza, hezkuntza eta azken hauen ordezko moduan parte hartu dezaketen familia kanpokoak (aiton-amonak, izeko, osaba, lehengusu, lehengusinak…) kontutan izaten ditugu.

Familiartekoen ohiko dinamiken inguruan hausnartzeko eta egoera eta bizitza ziklo ezberdinek eragindako zailtasunei aurre egiteko laguntza zerbitzua da. Familiei zuzendutako atentzio zuzena, dauden familia eredu ezberdinak kontutan hartuz, eskaerak modu pertsonalizatuan aztertzeko gunea da.

Familia terapian:

  • Adin txikikoen hezkuntzan zailtasunak (Diziplina arazoak, lo egiteko arazoak, berdinen arteko biolentzia, eskola porrota, drogen kontsumoa...).
  • Familia krisiak (Banatzeak, berreraikitzeak, berregituratzeak...).
  • Dolua (Banantzeak, heriotza, gaixotasunak...).
  • Seme-alaba eta gurasoen arteko biolentzia.
Published in Terapia
Wednesday, 05 June 2013 18:46

Terapia

 

Arazoa ez da terapia sailkapen (diagnostiko) berezi hortara egokitzea, baizik eta pazienteak bat edo bestea egiteko dituen gaitasunak aurkitzea.

Milton Erickson (Haley, 1985)

Hitz asko erabili dira esku-hartze mota definitzeko, hala nola, aholkularitza, counseling-a, coaching-a edo terapia. Guztietan, salbuespenak salbuespen, pertsonei edo pertsonek sorturiko sistemei (bikoteak, familiak, giza taldeak, erakundeak, enpresak...) eman nahi zaien laguntza azpimarratzen da.

GUZU-n pertsonek arazoei konponbideak bilatzeko eta aurkitzeko eta euren bizitzak hobetzeko duten gaitasunean sinesten dugu. Hori dela eta, Terapian gure helburua pertsonei laguntzea da.

Akonpainamendu prozesu bat da, alegia, entrenamendua, gaitasunak hobe eta bitartekoak bila ditzaten, norbanakoaren dimentsio guztiak aintzat hartuko dituen ikuspegi batetik abiatuta

Published in Terapia
web diseinua ConTrabajo y Creatividad Zu hemen zaude: Home Terapia Displaying items by tag: Familia Terapia