Tuesday, 16 February 2016 13:36

Bikotean bizitzeko 10 gako

 

Elkar maite duzue baina arduratuta zaudete zuon eztabaidak direla eta? Bere familia eta/edo lagunekin zaudenean ez zara gustora sentitzen? Zuon seme-alabak hezitzeko modu ezberdinak dituzuenez, ez zarete gai ados jartzeko? Egunerokotasunak, eginkizunak, ohikeriak eraginda,  zuon harremana hozten ari dela sentiten duzu? Zuon harreman erotikoak jada ez dira izandakoak? Galdera hauen eta beste batzuen erantzuna ulertu nahi baduzu, elkar ulertu nahi baldin baduzue, horretan lan egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu, zuon bikote harremana hobetzeko.

“Bikote harremanean bizitzako 10 gako” bikote harremanaren kalitatea hobetzeko proposamena da. GUZUk bikoteentzako taldeko esku hartzea eskaintzen du, hurrengo formatoan:

•6 bikoteko taldeak.

•Bikoteko saio bat + taldeko 10 saio.

•2 orduko saioak

•Hasiera: Martxoan. Amaiera: Irailean.

•Prezioa: 300€/bikoteko.

Bikoteko saioan lehen esku hartzeaz gain, bikoteen ezaugarriak (bizitzako zikloa, egutegia/ordutegia, eskaera, etab.) aztertu ahal izango ditugu, talde egokienak antolatzeko.

Interesa duzuenok:

Idatzi: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Deitu: 668891334

 

Published in Blog
Wednesday, 05 June 2013 18:46

Terapia

 

Arazoa ez da terapia sailkapen (diagnostiko) berezi hortara egokitzea, baizik eta pazienteak bat edo bestea egiteko dituen gaitasunak aurkitzea.

Milton Erickson (Haley, 1985)

Hitz asko erabili dira esku-hartze mota definitzeko, hala nola, aholkularitza, counseling-a, coaching-a edo terapia. Guztietan, salbuespenak salbuespen, pertsonei edo pertsonek sorturiko sistemei (bikoteak, familiak, giza taldeak, erakundeak, enpresak...) eman nahi zaien laguntza azpimarratzen da.

GUZU-n pertsonek arazoei konponbideak bilatzeko eta aurkitzeko eta euren bizitzak hobetzeko duten gaitasunean sinesten dugu. Hori dela eta, Terapian gure helburua pertsonei laguntzea da.

Akonpainamendu prozesu bat da, alegia, entrenamendua, gaitasunak hobe eta bitartekoak bila ditzaten, norbanakoaren dimentsio guztiak aintzat hartuko dituen ikuspegi batetik abiatuta

Published in Terapia
web diseinua ConTrabajo y Creatividad Zu hemen zaude: Home Terapia Displaying items by tag: Bikote terapia