Terapia

Terapia (6)

Wednesday, 05 June 2013 18:58

Online

Written by

 

Terapia-prozesua kontsultan egin izan da orain arte, bezeroak kontsultara egiten zuen bizitarekin. Formatu presentzial honek abaintailak ditu, besteak beste, pertsonen arteko hurbileko erlazioa ahalbideratzen duelako eta baita hitzezko komunikaziorako eta hitzik gabeko edo keinu bidezko komunikaziorako espazio egokia bermatzen duelako.

Hala ere, teknologia berriek (posta elektronikoa, txata, sozial media, bideokonferentziak, …), bezeroarekin erlazionatzeko aukera berriak sortu dituzte eta kontsultara etorri ezin diren pertsonei terapia-zerbitzuaz baliatzeko tresnak ematen ditu.

Horrela, ON LINE formatuak egoera eta testuinguru desberdinei erantzuna ematea ahalbideratzen du, formatu presentzialak soilik eman ezin dituena. Mugak baditu (ezin du eskaera guztiei erantzuna eman) eta nahiz eta betiko formatuak dituen abaintailak ez izan (hurbiltasuna eta bezeroarekiko harreman estua), ON LINE formatuak, ostera, urrutiko arreta eskatzen duten egoera zehatzei (lana dela-eta sortzen den danbora falta, besteak zaindu beharra sortutakoak, bidaiak, …) erantzuna emateko ahalmena du.

GUZUk ON LINE zerbitzu hau beharra duten pertsonei ematen die, bi formatutan: CHAT edo BIDEOKONFERENTZIA. Saio hauek gutxi gora behera ordu batekoak izaten dira. Zerbitzu hau erabiltzeko, SKYPE programa deskargatu eta instalatu behar da.,

Zerbitzu hau erabili aurretik, saioa ordaindu beharko da. Hau burutzeko modu bi aurkezten dira: PayPal zerbitzua edo banku transferentzia. Ordainketa egin ondoren, "call" botoia sakatu eta bideokonferentzia bat izateko aukera duzu. Ordainketa burutu ondoren, Bideokonferentzia izateko Call botoia sakatu edo idatzikoa bada, Chat aukera erabili.

Online saioak
Wednesday, 05 June 2013 18:57

Familia

Written by

 

Ez dira gauza beraiek aztoratzen gaituztenak, beraiekiko ditugun iritziak baizik.

EPICTETO (k.o. I mendea)

GUZUn uste dugu gure pertzeptzioen, sinismenen eta jokabideen bidez norbanakoak errealitate propioak eraikitzen dituela. Errealitateak mapak dira, ez lurraldeak.

Gainera, familiak etengabe elkar harremantzen diren pertsona multzoen sistemak dira eta sistema barruan edonolako aldaketak, sistema horretako partaideetan eragiten du.

Familia sistemak batzuetan bizi dituzten zailtasunak, bizitza ziklo eta egoera anitzetara eta bizitzak aurkezten dituen zailtasunetara egokitzeko moduak dira. Batzuetan modu hoiek arazoak sortzen dituzte.

Familia terapia, familiartekoei zuzendutako laguntza zerbitzua da. Familiartekoen artean familia barnekoak (gurasoak, seme-alabak, anai.arrebak, guraso ordezkoak…) eta laguntza, hezkuntza eta azken hauen ordezko moduan parte hartu dezaketen familia kanpokoak (aiton-amonak, izeko, osaba, lehengusu, lehengusinak…) kontutan izaten ditugu.

Familiartekoen ohiko dinamiken inguruan hausnartzeko eta egoera eta bizitza ziklo ezberdinek eragindako zailtasunei aurre egiteko laguntza zerbitzua da. Familiei zuzendutako atentzio zuzena, dauden familia eredu ezberdinak kontutan hartuz, eskaerak modu pertsonalizatuan aztertzeko gunea da.

Familia terapian:

  • Adin txikikoen hezkuntzan zailtasunak (Diziplina arazoak, lo egiteko arazoak, berdinen arteko biolentzia, eskola porrota, drogen kontsumoa...).
  • Familia krisiak (Banatzeak, berreraikitzeak, berregituratzeak...).
  • Dolua (Banantzeak, heriotza, gaixotasunak...).
  • Seme-alaba eta gurasoen arteko biolentzia.
Wednesday, 05 June 2013 18:54

Prozesu Onkologikoak

Written by

 

Minbiziaren gaixotasunak konnotazio psikosozial garrantzitsua du eta zirrara emozional handia eragiten du bai gaixo eta familia artean ere.

Prozesu onkologikoetako tratamenduek (zirugia, kimioterapia, radioterapia) ustekabeko aldaketa fisikoeta psikologikoak eragin ditzakete eta gehiengoetan gaixoaren bizitza kalitatea eta estiloa aldarazten dute.

GUZUn gaixotasun prozesuaren etapa ezberdinetan laguntza eskaintzen da, besteak beste:

LAGUNTZA PROZESU ONKOLOGIKOETAN

Norbanakoari, bikoteari edo eta familiari zuzenduriko esku hartzeak, ondorengoak lantzea du helburu: adierazpen eta prozesamendu emozionala hobetzea, aurre hartzeko estrategia eta gaitasunak entrenatzea, antsietatea lasaitzea eta prebentzioa eta estresaren murriztapena jarraitzea.

HEZKUNTZA ESKU HARTZEAK

Prozesu onkologikoen inguruko gai konkretuen informazio eta orientazio saioak dira (Elikadura, protesi/ileorde, lanera berriz itzultzea…), prozesuan gaixo zein familia artekoen parte hartze aktiboa sustatzeko.

ADIERAZPEN ETA LAGUNTZA TALDEAK

Minbiziaz gaixo dauden pertsonak elkartzeko gunea da. Beste bizipenak entzuteko, harremanak eratzeko eta bizipena erraztu dezaketen baliabideak lortzeko gunea da (adierazpen emozionala, laneratzea, beldurrak, rolen aldaketak familia barnean, sexualitatea…).

Wednesday, 05 June 2013 18:52

Psikologia

Written by

 

Terapia tradizionalki, arazoetan eta azken hauen ebazpenetan zentratu izan da... Soluzioetan zentratzen denean, terapeutak aldaketei buruz hitz egiten du, ezberdintasunak eta soluzioak eragiten dituen ezberdintasunetaz, zailtasun, ondoeza eta arazoei buruz hitz egin beharrean.

Steve De Shazer (1986)

GUZU-n uste dugu pertsonek bere baitan eta bere gizarte sisteman aldaketak eratzeko baliabideak dituztela.

Beraz, pertsonek aurkezten dizkiguten arazoak interesatzen zaizkigu, pertsonek eraikitzen dituzten mapa mentalak erakusten bait dizkigute. Guretzako garrantzitsua, zailtasunak nola antzematen eta hauei nola aurre egiten dioten eta proposatzen dituzten soluzioak izango da.

Gure ardura soluzioak dira. Steve De Shazerek dioen bezala: "Ate bat ireki nahi baduzu, garrantzitsuagoa da atea irekitzen duen giltza bilatzea, sarrailaren natura baino". Honela, gizaki, bikote, familia, etab.ek egin dituzten saiakerak soluzioak bilatu nahiean aztertuko ditugu eta aurrerantzean jarraitu ditzazketen bideak hausnartzen lagunduko diegu. Bide horretan Familia Terapia Laburraren 3 ideia nagusiak dira inporta zaizkigunak: "Funtzionatzen duena, ezazu konpondu", "funtzionatzen badu, egizu gehiago", "funtzionatzen ez badu, egizu zerbait ezberdina". Lehenengo ideiak, bezeroak aldatu nahi duena hausnartzera garamatza, bere eskaera argituz. Gainera uste dugu, bezeroak ez direla arazoa bakarrik. Beti dago ondo doan zerbait. Azken hau deskubritzeak bezeroen baliabideak ezagutzera garamatza. Azkenean, ez badu funtzionatzen, zerbait ezberdina egingo dugu.

Prozesuaren helburuak, "hemendik eta orainetik" etorkizunerako bidean adostuko ditugu, aldaketaren eta soluzioaren indikatzaileak zehazteko. Horretarako, egoera jakin batzuk modu praktikoan konpontzeko laguntza prozesu laburra proposatzen dugu.

Terapia sistemiko laburra, adin txikikoei, nerabeei, helduei eta nagusiei zuzendurik dago. Eskaerak ohikoenak:

  • Antsietatea
  • Depresioa
  • Obsesio eta konpultsioa
  • Dolua
  • Elikadura arazoak
  • Drogekin arazoak (Alkohola, Tabakoa, beste drogak)
  • Joko arazoak
  • Bizipen traumatikoak gainditzea (Abusua, tratu txarrak, istripuka...)
  • Biolentzia forma ezberdinak
  • Fobia
Wednesday, 05 June 2013 18:51

Sexologia

Written by

 

“Sex” hitzak hainbat adiera ditu bere baitan; batzuetan, “zer garen” (gizonak-emakumeak) aipatzen du; beste batzuetan, berriz, “zer daukagun” (genitalak), eta gehienetan, “zer egiten dugun” (sexu harremanak). GUZU-n Sexologia Sexuak ikertzen dituen zientzia gisa ulertzen dugu, alegia, emakumeak eta gizonak ikertzen dituen zientzia.

Gizonok eta emakumeok izaki sexudunak gara, beraz, gure bizitzetan maskulinoan edo femeninoan egituratzen gara. Norberak eraikuntza sexudun hori modu partikularren bizi eta sentitzen du, eta horren arabera adierazten gara. Hala, bestearengana gerturatzen gara. Egituratzen den beste horrek bere erara sentitzen du, eta bizi eta adierazten da.

Terapia sexologikoaren bitartez, pertsonei laguntzen diegu modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, horrela bestearekin harremanak izateko modurik onuragarriena bilatzeko. Guretzat biografiak dira garrantzitsuak, norbera eraikitzeko, bizitzeko eta sentitzeko, sozializatzeko eta harremanak izateko moduak. Horietako batzuk, hurrengo hauekin lotuta egon daitezke:

  • Sexu identitatea.
  • Desioaren sexu orientazioa.
  • Sexu sozializazioa.

Era berean, ibilbide horretan zailtasun sexu-erotikoak izan daitezke, Sexu terapia baten bidez soluzionatu daitezkeenak:

  • Erekzioaren disfuntzioa.
  • Isurketa arazoak (Isurketa goiztiarra, isurketa eza, isurketa atzeratua...).
  • Desioan orekarik ez izatea.
  • Anorgasmia.
  • Baginismoa.
  • Sexuarekin kontent ez egotea.

Bestalde, bikote harremana bera landu, zaindu eta mima daitekeen zerbaitetan bihurtzen da edo bihur daiteke. Bikote terapia baten bidez, besteak beste hurrengo arazoei soluzioak bila daitezke:

  • Bikote gatazkak.
  • Bikote krisialdiak.
  • Aberaste erotikoa.
  • desleialtasun arazoak.
  • Bizikidetza arazoak.
  • Komunikazioa.
Wednesday, 05 June 2013 18:46

Terapia

Written by

 

Arazoa ez da terapia sailkapen (diagnostiko) berezi hortara egokitzea, baizik eta pazienteak bat edo bestea egiteko dituen gaitasunak aurkitzea.

Milton Erickson (Haley, 1985)

Hitz asko erabili dira esku-hartze mota definitzeko, hala nola, aholkularitza, counseling-a, coaching-a edo terapia. Guztietan, salbuespenak salbuespen, pertsonei edo pertsonek sorturiko sistemei (bikoteak, familiak, giza taldeak, erakundeak, enpresak...) eman nahi zaien laguntza azpimarratzen da.

GUZU-n pertsonek arazoei konponbideak bilatzeko eta aurkitzeko eta euren bizitzak hobetzeko duten gaitasunean sinesten dugu. Hori dela eta, Terapian gure helburua pertsonei laguntzea da.

Akonpainamendu prozesu bat da, alegia, entrenamendua, gaitasunak hobe eta bitartekoak bila ditzaten, norbanakoaren dimentsio guztiak aintzat hartuko dituen ikuspegi batetik abiatuta