GUZU izenak zentroaren filosofia bera adierazten du.

GUZU galdera eta gonbitea da.
GURA DOZU-ren laburdura da. Zer nahi duzu? adierazten du.
Alegia, parte hartu gura duzu?
Hortaz, gonbitea da gure zentrora gertura zaitezen.
Zure esperientziak, desioak eta beharrizanak ezagutzeak ahalbidetzen digu zuri bideratutako esku hartzea diseinatzea eta planifikatzea.

GUZU-k partaideak definitzen ditu. GU eta ZU.
Hau da, gu zutaz arduratzen gara.
Beraz, lagundu nahi duen ekimena da. Orientatu, hezi eta informatu gura du.
Pertsonei, bikoteei, familiei eta erakundeei.

GUZU-k, gainera, pertsonek partekatzen dituzten harreman sistemak (GU) eta norberak bere bizitzan bizi dituen prozesu psikologiko eta sexologikoak (ZU) integratzen ditu.
Sexudunak gara. Eta sexudun garen aldetik, harremanak ditugu.
Maitatzen dugu eta maitatzen gaituzte. Maitemintzen gara eta elkar partekatzen dugu.

GUZU-k prozesuan lagundu gura du.
Horretarako hainbat laguntza eskaintzen ditu:
Orientazio psikologikoa eta sexologikoa.
Bikotearentzako arreta.
Familia eta hezkuntza orientazioa.
Laguntza prozesu onkologikoetan.
Haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean, akonpainamendua egiten dugu.