Guzu

Guzu

Tuesday, 16 February 2016 13:36

Bikotean bizitzeko 10 gako

 

Elkar maite duzue baina arduratuta zaudete zuon eztabaidak direla eta? Bere familia eta/edo lagunekin zaudenean ez zara gustora sentitzen? Zuon seme-alabak hezitzeko modu ezberdinak dituzuenez, ez zarete gai ados jartzeko? Egunerokotasunak, eginkizunak, ohikeriak eraginda,  zuon harremana hozten ari dela sentiten duzu? Zuon harreman erotikoak jada ez dira izandakoak? Galdera hauen eta beste batzuen erantzuna ulertu nahi baduzu, elkar ulertu nahi baldin baduzue, horretan lan egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu, zuon bikote harremana hobetzeko.

“Bikote harremanean bizitzako 10 gako” bikote harremanaren kalitatea hobetzeko proposamena da. GUZUk bikoteentzako taldeko esku hartzea eskaintzen du, hurrengo formatoan:

•6 bikoteko taldeak.

•Bikoteko saio bat + taldeko 10 saio.

•2 orduko saioak

•Hasiera: Martxoan. Amaiera: Irailean.

•Prezioa: 300€/bikoteko.

Bikoteko saioan lehen esku hartzeaz gain, bikoteen ezaugarriak (bizitzako zikloa, egutegia/ordutegia, eskaera, etab.) aztertu ahal izango ditugu, talde egokienak antolatzeko.

Interesa duzuenok:

Idatzi: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Deitu: 668891334

 

Monday, 15 February 2016 13:50

10 claves para vivir en pareja

 

¿Os queréis pero os preocupan vuestras discusiones? ¿Cuándo estás con su familia y/o amigos/as te sientes incomodo/a? ¿Tenéis formas diferentes de educar a vuestros hijos/as y no encontráis la manera de llegar a acuerdos? ¿El día a día, el trabajo y la rutina hace que sientas que os estáis distanciando? ¿Tus relaciones eróticas ya no son lo que eran? Si queréis entender la respuesta a estas y otras preguntas, si queréis entenderos, os queremos proponer una forma de trabajar en ello. Os queremos ofrecer una forma de mejorar vuestra relación de pareja.

“10 claves para vivir en pareja” es una propuesta para ayudar a mejorar la calidad de la relación de pareja. GUZU propone una intervención grupal para parejas en el siguiente formato:

•Grupos de 6 parejas.

•1 sesión de pareja + 10 sesiones grupales.

•Comienzo: Marzo. Final: Septiembre

•Sesiones de 2 horas 

•Precio: 300€/pareja

En la primera sesión de pareja además de hacer una primera intervención, analizaremos las características de las parejas (ciclo vital, horarios, demandas, etc.) para componer los grupos.

Interesados:

Escribir a E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Llamar al 668891334

 

 El Ayuntamiento de Leioa tiene en marcha desde 2007 el servicio Leihosex para que jóvenes planteen todas sus dudas, temores o problemas a expertos como Igor Erauzkin

LEIOA - Dudas sobre si el preservativo ha funcionado bien, cuestiones relativas a enfermedades de transmisión sexual, sensaciones ante la homosexualidad, problemas de autoestima... Realidades de estas y otras magnitudes son atendidas por la asesoría sobre sexualidad para jóvenes que tiene en marcha el Ayuntamiento de Leioa bajo el nombre de Leihosex. Este servicio, que nació en 2007, se presta desde el edificio de Aterpe todos los jueves de 16.30 a 18.30 horas. No obstante, Leihosex también ayuda a través del correo electrónico, el teléfono o skype. “Alguna vez hemos valorado el WhatsApp, pero lo descartamos. Está muy socializado, pero no nos parece una herramienta del todo fiable y, además, tampoco nos parecía que pudiera ser efectiva una atención así”, señala Igor Erauzkin, que está al frente del equipo que escucha a los jóvenes del municipio en el terreno de la sexualidad.

Entrevista publicada: Deia, Marta Hernández - Lunes 13 de Octubre de 2014

Monday, 30 September 2013 15:37

Sexologia Orientazio zerbitzuak

Leihosex, Sopesex eta Zex martxan!!!

Leioako, Sopelanako eta Zornotzako Sexologia Orientazio Zerbitzuek berriro ere ateak zabaldu dituzte. Orientazioaren bitartez, pertsonei laguntzen diegu modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, horrela bestearekin harremanak izateko modurik onuragarriena bilatzeko.  

Horietako batzuk sexu identitatearekin, sexu desioaren orientazio edota sexu sozializazioarekin lotuta egon daitezke. Era berean, ibilbide horretan zailtasun sexu-erotikoak izan daitezke (isurketa goiztiarra, erekzioaren disfuntzioa, desioan orekarik ez izatea, anorgasmia, baginismoa, sexuarekin kontent ez egotea...).

Bestalde, bikote harremana bera landu, zaindu eta mima daitekeen zerbaitetan bihurtzen da edo bihur daiteke (bikotean sorturiko gatazkak ebazteko orientazioa, laguntza krisi uneetan, aberaste erotikoa, bizikidetza hobetzeko bitartekoak...).

Laguntza eskuratzeko bide ezberdinak daude: Zuzeneko atentzioa, telefono bidez eta online (mezu elektronikoa, chat eta bideokonferentziak). Hemen kontaktuan jartzeko informazioa:
 

Tuesday, 18 June 2013 21:40

Igor Erauzkin Baraiazarra

Psikologoa eta Sexologoa.

Kidetze zenbakia: BI04023

Estatuko Sexologia Profesionalen elkarteko kidea (Aeps), World Association for Sexual Health-en partaidea den elkartea (WAS). Elkartekide zenbakia: 322

Sexologian graduondokoa (Alcalá de Henares Unibertsitatea).
Sexologia Masterra Zientzia Sexologikoen institutoan (Incisex).
Sexu eta bikoteko terapian formakuntza (Biko Arloak).
Unibertsitate Masterra Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Prestakuntza. HEZKUNTZA ORIENTAZIOA espezializazioa (Eukal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU).
Programazio Neuro-Linguistikoan Practitioner (Espainiako PNL Elkartea, AEPNL).
Programazio Neuro-Linguistikoan Master Practitioner (Espainiako PNL Elkartea, AEPNL).
Esku hartze Sistemiko Laburrean Formakuntza (Espainiako Terapia Sistemiko Laburren Elkartea, aetsb).

Tuesday, 18 June 2013 21:40

Laura Alonso Monzón

Biologoa, Sexologoa eta Doula.

Estatuko Sexologia Profesionalen elkarteko kidea (Aeps), World Association for Sexual Health-en partaidea den elkartea (WAS).

Sexologia eta Sexu hezkuntzako graduondokoa (Alcalá de Henares Unibertsitatea).
Sexologia eta Sexu aholkularitzako graduondokoa (Alcalá de Henares Unibertsitatea).
Sexologia Masterra Zientzia Sexologikoen institutoan (Incisex).
Sexu eta bikote terapian formakuntza (Biko Arloak).
Programazio Neuro-Linguistikoan Practitioner (PNL, Richard Bandler).
Programazio Neuro-Linguistikoan Master Practitioner, (Espainiako PNL Elkartea, AEPNL).

Tuesday, 18 June 2013 21:40

Miren Barrutia Arévalo

Psikologoa eta Sexologoa.

Kidetze zenbakia: BI04228

Estatuko Sexologia Profesionalen elkarteko kidea (Aeps), World Association for Sexual Health-en partaidea den elkartea (WAS).

Sexologia eta Sexu hezkuntzako graduondokoa (Alcalá de Henares Unibertsitatea).
Sexologia eta Sexu aholkularitzako graduondokoa (Alcalá de Henares Unibertsitatea).
Sexologia Masterra Zientzia Sexologikoen institutoan (Incisex).
Sexu eta bikote terapian formakuntza (Biko Arloak).
Psikoonkologia Masterra (Madrilgo Unibertsitate konplutensean).

Friday, 07 June 2013 18:25

Sexu biografiak gakoa

 Nork bere burua ezagutu, onartu eta nahi bezala adieraztea da sexu hezkuntzaren oinarrizko helburua, eta berau bideratzeko gakoa sexu biografiak dira; neskak eta mutilak egituratzen dituen prozesua.


Norbanakoaren sexuazio prozesuak, sexualitatearen garapenak, biografia erotikoak eta gizarteratze sexualak eraikitzen dute sexu biografiatzat ezagutzen duguna, eta honen bidez gizon eta andre bakoitzak izateko, bizitzeko eta adierazteko modu bereziak, bere-bereak, garatzen ditu. Biografia honekin, bestalde, besteengana hurbildu eta harremantzen gara, amatoria edo maitatzeko era anitz sortuz.

 

Friday, 07 June 2013 11:36

Formakuntza

 

GUZU-ren formakuntza atala erabiltzaile sektore zabal bati zuzendua dago, hezkuntza formaleko eta ez formaleko profesional, osasuneko eta gizarte zerbitzuetako langile, eta aisialdiko profesionaletatik hasita, erabiltzaileetara eta prestakuntzako gai ezberdinetan interesatuta dauden talde zehatzei (gazteak, helduak eta nagusiak).

GUZU-k prestakuntzako produktu asko eskaintzen ditu. Horietatik asko Sexologiarekin lotuta daude, baina baita ingurumen-hezkuntzarekin, elikadurarekin, emozioekin... Horretaz gainera, uste dugu garrantzitsua dela prestakuntza eskaera eta erabiltzaile motari egokitzea. Beraz, aurretiko informazio bilketa gure esku hartzearen zati bat da.

GUZU-ren hezitzaile lantaldeak eskarmentu handia dauka eskaerak biltzen, eta egitasmoak taxutzen, planifikatzen eta garatzen. Formatuak askotarikoak dira: hitzaldiak, hezkuntza trinkoko prozesuak, talde iraunkorrak, eta abar.

Horra proposamen batzuk:

  • Haurren sexualitateaz hitz egiten: Ulertu, laguntzeko.
  • Sexualitatea eta aniztasun funtzionala.
  • Gako sexologikoak hezkuntza esku hartzeetan.
  • Nagusiak eta Sexualitatea.
  • Bizitzaren azkenean akonpainamendua.
  • Persona nagusiei laguntza psikosoziala.
  • Autoestima tailerra.
  • Hezkuntza kontextuan, soluzioetan oinarritutako esku hartzeak.
Friday, 07 June 2013 10:56

Doula Zerbitzua

 

Doularen balioa bere izatean dago, dakienean edo egiten duenean baino gehiago.

Michel Odent

Doulak emakumeak dira, gehienak ama izandakoak, eta beste emakume batzuen amatasunean dira bidelagun.

Azken urteotan, emakumeen arteko laguntza-sareak galdu ditugu. Doulak laguntza-sare horiei berriz ere ekiteko sortu dira eta, sare horien bidez, amatasunaren errealitatea bizi-krisi bezala berreskuratzeko eta amatasunari dagokion toki eta espaziora bueltatzeko sortu dira.

Doulak emakumea laguntzen du amatasunaren topaketan, informazioa eta erabateko laguntza fisiko eta emozionala emanez. Laguntza hori iritzirik eman gabe egiten du, errespetuz eta amaren edo familiaren erabakietan laguntza emanez.

GUZUk laguntza-zerbitzu hori ematen du. Batez ere, emakumeari zuzenduta dagoen zerbitzua da baina inguruko familia (bikotea, seme-alabak, …) ahazten ez duena. Zerbitzua gainera amatasun/aitatasun prozesuaren fase desberdinetara hedatzen da: sortu aurreko garai, haurdunaldi, erditze eta sabelondo garaietara, eta baita, heriotza-prozesu eta dolu perinataletara ere.

Orrialdea 1-(e)tik 3-(e)ra