Guzu
Post by On 30 Septiembre 2013 In Blog 0 Comment

Sexologia Orientazio zerbitzuak

Valora este artículo
(0 votos)

Leihosex, Sopesex eta Zex martxan!!!

Leioako, Sopelanako eta Zornotzako Sexologia Orientazio Zerbitzuek berriro ere ateak zabaldu dituzte. Orientazioaren bitartez, pertsonei laguntzen diegu modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, horrela bestearekin harremanak izateko modurik onuragarriena bilatzeko.  

Horietako batzuk sexu identitatearekin, sexu desioaren orientazio edota sexu sozializazioarekin lotuta egon daitezke. Era berean, ibilbide horretan zailtasun sexu-erotikoak izan daitezke (isurketa goiztiarra, erekzioaren disfuntzioa, desioan orekarik ez izatea, anorgasmia, baginismoa, sexuarekin kontent ez egotea...).

Bestalde, bikote harremana bera landu, zaindu eta mima daitekeen zerbaitetan bihurtzen da edo bihur daiteke (bikotean sorturiko gatazkak ebazteko orientazioa, laguntza krisi uneetan, aberaste erotikoa, bizikidetza hobetzeko bitartekoak...).

Laguntza eskuratzeko bide ezberdinak daude: Zuzeneko atentzioa, telefono bidez eta online (mezu elektronikoa, chat eta bideokonferentziak). Hemen kontaktuan jartzeko informazioa:
 

LEIHOSEX (Leioako Sexologia Orientazio Zerbitzua)

Aterpe Gazte Bulegoa, Jose Ramon plaza, 11-1-Leioa

Ordutegia: Osteguna 16:30-18:00

Tlfnoa: 94 607 25 72 (Aterpe Gazte Bulegoa)

              668 89 13 34

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Skype: orientazio.zerbitzua

SOPESEX (Sopelako Sexologia Orientazio Zerbitzua)

Kurtzio Kultur Etxea-1º- Mendieta 11 – 48600 Sopelana.

Ordutegia: Osteguna 18:30 – 20:00

Tlfnoa: 94 656 94 81

             668 89 13 34

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Skype: orientazio.zerbitzua

ZEX (Zornotzako Orientazio Zerbitzua)

Gazte Informazio Bulegoa – Zelaieta s/n – 48340 Amorebieta-Etxano

Ordutegia: Ostirala 18:00-20:00

Tlfnoa: 94 630 06 49/50 (Gazte Bulegoa)

              668 89 13 34

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Skype: orientazio.zerbitzua

Visto 39371 veces Modificado por última vez en Domingo, 07 Mayo 2017 20:01
  Guzu

Deja un comentario

Asegúrate de llenar la información requerida marcada con (*). No está permitido el Código HTML. Tu dirección de correo NO será publicada.

diseño web ConTrabajo y Creatividad Está aquí: Home Blog Sexologia Orientazio zerbitzuak